.
Nazioen Tourra
Beste kirol-ekitaldi batzuk baino nabarmenago, XX. mendeari zentzua emateko balio izan du Tourrak, hainbat gai arantzatsu tarteko: esate batera, klase-harremanak, genero-rolak, gizarte-kohesioa, batasun nazionala, lanaren izaera eta osasun publikoa. Horrela, prentsa idatziaren azterketa xehearen eta aditu zein arituen lekukotzen bitartez, agerian geratuko da hedabideek sortutako irudiek eta bultzatutako mezuek zer-nolako eragina izan duten nazio-identitateen eraikuntzan eta deseraikuntzan.
Txirrindularitza-lasterketa bat izatetik harago, Tourra nazio harrotasuna eta identitateak sustatzeko tresna bat izan da sorreratik beretik, 1903tik. Berehala bihurtu zen frantses nazioko kirol-ekitaldirik ezagunena, gero eta estaldura mediatiko zabalagoa erakarriz; halere, frantsesek lasterketa gobernatzeko izan dituzten moldeak aldatu egin dira mende pasatxoan, gizartearen tentsioek eta gatazkek hartaratuta. Kazetaritza-lan honetan, Tourraren historia kontatzen zaigu prentsaren eta naziotasunaren ikuspegitik. Beste kirol-ekitaldi batzuk baino nabarmenago, XX. mendeari zentzua emateko balio izan du Tourrak, hainbat gai arantzatsu tarteko: esate batera, klase-harremanak, genero-rolak, gizarte-kohesioa, batasun nazionala, lanaren izaera eta osasun publikoa. Horrela, prentsa idatziaren azterketa xehearen eta aditu zein arituen lekukotzen bitartez, agerian geratuko da hedabideek sortutako irudiek eta bultzatutako mezuek zer-nolako eragina izan duten nazio-identitateen eraikuntzan eta deseraikuntzan.
- Autor/a
- Xabier Fernandez Monje
- Editorial
- Txalaparta
- ISBN
- 978-84-19319-57-9
- Fecha publicación
- 05/06/2023
- Lengua
- Euskera
1962, Bilbo (Euskal Herria) Errekaldetarra. Informazio-Zientzietan doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta IN-Komunikazioa agentziaren sortzailea (2019). Athletic Clubeko prentsa burua izan da (2001-2019), eta erredaktore buru Gara (1999-2001) eta Egin egunkarietan (1984-1998). Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, Julen Guerrero, alma de ganador (El País-Aguilar, 1996), Jon Larrearekin batera; Euskal Herriko Futbolaren Entziklopedia (Aralar, 2001), zuzendaria eta egileetako bat; Lezama, Athleticen bihotza (Athletic Club, 2011), gidoigilea eta egileetako bat; eta Iker Muniain, un balón, un escudo, una vida (Panenka, 2021).